Ataunen kaleak dotoretzeko loreak eta ontziak jarri dira
ATAUN // Ataungo kaleetan, bide bazterrak eta kale nahiz plazak apaintzeko lorontziak kokatu ditu udalak. San Gregorion, Ergoenen eta San Martinen jarri ditu herdoil itxurako altzairuzko lorontzi luzeak. Bestetik, udal eraikinek itxita jarraitzen dute. Udal bulegoan telefonoz hartzen dituzte eskariak, goizez. Liburutegian, hiru egunetan dago mailegu zerbitzua.












