Elkarretaratze jendetsua Legazpin
Legazpiko Gaztetxeak deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute 'Presoen aurkako erasoak gelditu!' lemapean, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko.
Goierriko hainbat herritan zabaldu da Patxi Ruiz presoaren aldeko elkartasun mezua. Aurretik Ordizian, Beasainen edota Urretxu-Zumarragan egin zuten moduan, atzo Legazpin bildu ziren dozenaka lagun, elkarretaratze jendetsuan. Bertako gaztetxeak deituta, Presoen aurkako erasoak gelditu! lemapean bildu ziren Euskal Herria plazan, segurtasun tartean gordeta.
Argazkiak: Legazpiko Gaztetxea