Posta bulegoak ohiko ordutegira itzuli dira gaurtik
Uztailaren 12ko hauteskundeetarako posta bidezko botoa errazte aldera, bulego batzuk arratsaldez ere zabalduko dituzte.
Correos posta zerbitzuak jakinarazi duenez, EAEko bere bulegoak ohiko ordutegian hasiko dira lanean gaurtik. Estatu mailan, alarma-egoera ezarri aurretik zuten ordutegia berreskuratu duen lehen autonomia erkidegoa da.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gainera, arratsaldetan ere irekiko dituzte hainbat bulego, uztailaren 12an egingo diren hauteskundeetarako posta bidezko botoa errazte aldera. Gipuzkoan, 26 bulegok izango dute arratsaldeko ordutegia, astean behin edo bitan. Horrez gain, jende gehien biltzen den bulegoetan, soilik posta bidezko botoa kudeatzeko leihatilak jarri dituzte, herritarrei arreta ahalik eta azkarren emateko.