Goierriko Lanbide Heziketako ikasle talde batek LH aitzindariak bideo lehiaketa irabazi du
Heziketa Teknikoko Elkarteak BBK fundazioarekin elkarlanean antolatutako bideo lehiaketan, Goierriko ikasle talde bat izan da garaile. Lehiaketa honen helburua, DBH eta batxilergoko ikasleen artean lanbide heziketa teknologikoan eta industrialean dagoen emakume eskasiari buruzko gogoeta sustatzea da. Horretarako, aurreko urtean, #LHaitzindariak ekimenean – BBK eta Euskaltel fundazioen laguntzarekin- garatutako materialez baliatu dira. Goierriko Ainhoa, Jon, Aroa eta Mara izan dira aurten BBK Fundazioaren laguntza jasoko duten zortedunak.