"Hemen erabaki, herritarrok erabaki"
Herriko plazak aldarrikapenez betetzeko deialdia luzatu du Gure Eskuk gaurko. Hau da, Hamaika Gara ekimenean bat eginik, "hemen erabaki, herritarrok erabaki" lemapean, hainbat herritako plazetan eskuz idatzitako aldarriak jaso dira.
Gure Eskuk Hamaika Gara ekimena abiatu zuen martxoaren 11n erreferendumaren aldeko sinadurak biltzeko asmoz. Baina Covid-19aren eraginez, udazkenera arte atzeratzeko beharra izan dute. Horren ordez eta arazoari irtenbidea eman nahian, lasaiago gauden une honetan herriko plazak aldarrikapenez betetzeko deialdia luzatu du Gure Eskuk gaurko. Hori horrela, Hamaika Gara ekimenean bat eginik “hemen erabaki, herritarrok erabaki” lemapean, hainbat herritako plazetan eskuz idatzitako aldarriak jaso dira.
Goierrin ere, Urretxun eta Zumarragan zein Zegaman, Gure Eskuko eragileek bat egin dute hitzorduarekin eta eguerdia baino lehen, mezuz josi dira plazak. Besteak beste, ekimenean parte hartu dutenek hurrengoa eskatu dute: arrazakeriari aurre egitea, pentsio duinak izatea, osasun eta hezkuntza publikoa bermatzea eta erreferenduma egitea.