"Herritarrona da giltza, herritarrona da hazia"
Zaldibiako Udalak eskainitako hamar euroko balioa duten bonoak atzo agortu ziren. Zerbitzu berri honen bitartez, 18.000 euro gastatuko dituzte bertakoek herrian.
Atzoko eguerdia baino lehen saldu ziren Udalak eskainitako hamar euroko balioa duten bonuak. Guztira 1.800 bono saldu dira. Ekimen honen bitartez, zaldibiarrek 18.000 euro inguru gastatuko dituzte herritik irten gabe. Honela, onurak bai herritarrentzat eta baita herriko merkatarientzat izango dira. Batzuk baldintza gogorretan lanean egon direla eta besteak ateak ezin ireki gogoratu nahi izan dute zabaldutako oharrean: ” Inoiz baino ageriago geratu da herri baten bizitzan duten pisua eta bizi hori mantendu nahi badugu, herritarrona da giltza, herritarrona da hazia”.