San Adriango erromesaldiaren ordez, makila aldaketa
Idiazabalgo alkatea den Iñaki Alberdi eta sei zinegotzi San Adriango ermitaraino joan dira gaur goizeko 10:30etan. San Adrian eguna ezohiko moduan ospatu da aurten, baita ere Segurako eta Zegamako alkateen aginte-makilaren ohitura.
10:30ak aldera irten dira Sandratiko kobaraino alkatea eta zinegotziak. Aurten, ordea, ez da mezarik egon. Horren ordez, 1787. urteko pasarte bat irakurri dute. 1787an San Adriango urteroko prozesioa ia bertan behera gelditu zen, urte hartan Iruñeko gotzainak hura debekatzea eskatu zuelako. Gotzainaren ustez, botere eliztarrei ez zion mesede gehiegi egiten jendearen erromesaldiak. Udalak eta gotzainak luze eztabaidatu ostean, arrazoi erlijiosoaz eginiko prozesioan alkoholdun edariak zein freskagarriak debekatzea adostu zuten. Udalak hartutako erabakiari esker, ez da inoiz San Adriango prozesioa bertan behera gelditu.
Ermitatik bueltan, Segurako eta Zegamako alkateek udaletxe aurrean egin diete harrera. Joseba Izagirrerekin aurrena, eta Izarra Urdalletarekin ondoren, burutu dute makilen trukaketa.