Ostiralean irekiko ditu ateak Ordiziako Herri Antzokiak
ORDIZIA // Jojo Rabbit filmarekin ekingo dio Ordiziako Herri Antzokiak ibilbide berriari, ekainaren 12an, 22:15eko saioan. Egoera berri honetan, sarrera guztiak zenbakituak izango dira. Horrezaz gain, sarreran eskuak garbituko beharko dira eta zineman maskararekin sartu beharko da; bakoitza bere lekuan dagoenean kentzeko aukera izango da. Bestalde, aurten bonuek, urtea bukatu arteko balioa izango dute.













