Usurbeko igoerarako izen-ematea zabaldu dute
Aurtengoa edizio berezia izango da, probak 20 urte beteko baititu. Parte hartzaileek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibel positibodun ibilbidea osatu beharko dute.
Iazko lasterketako korrikalari batzuk Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, www.herrikrosa.eus webgunean. Irailaren 5era arte 15€ balioko du dortsalak, eta lasterketaren egunean bertan 17€.
Lehen hiru gizonezkoentzako eta lehen hiru emakumezkoentzako sariak izango dira, eta herriko lehen gizonezkoak eta emakumezkoak ere izango dute ordaina. Gainera, marka apurtzen duenak 80 euroko gainsaria izango du. Gizonezkoen kasuan 20 minutu eta 44 segundokoa da, 2014an Oier Ariznabarretak egindakoa, eta, emakumezkoena, 25 minutu eta 9 segundokoa, 2018an Majida Maayoufek egindakoa.
Hala, antolatzaileek korrikalariak urteurren honetan parte hartzera animatu dituzte.














