Alex Aranburu hirugarren La Polynormande lasterketan
Garaipena, bere taldeko Hugo Pagek lortu zuen, eta bigarren postuan TotalEnergies taldeko Sandy Dujardin sailkatu zen.
Alex Aranburu artxiboko argazki bateanHitza Alex Aranburu (Cofidis) ezkiotarrak hirugarren postua eskuratu zuen atzo LaPolynormande lasterketan. Garaipena, berriz, bere taldeko Hugo Pagek lortu zuen, eta bigarren postuan TotalEnergies taldeko Sandy Dujardin sailkatu zen.
Pagek 3 ordu, 49 minutu eta 46 segungu behar izan zituen 168,9 kilometroko ibilbidea osatzeko. Lasterketa Avranches eta Saint-Martin-de-Landelles artean jokatu zen, Normandian, eta 2.159 metro inguruko desnibel positiboa izan zuen.
Aranburuk, beraz, beste podium bat gehitu du denboraldi honetan lortutako emaitzen zerrendara. Abuztu hasieran hirugarren postua eskuratu zuen Circuito de Getxon, eta aurten bi garaipen ere lortu ditu: etapa bat Itzulian eta beste bat Baloise Belgium Tourrean.













