Beasaingo Udalak Txakur Eredugarri Programa sortu du
Programaren helburua txakurren jabeak trabatzea eta herritarren arteko bizikidetza hobetzea da. Txakurrei bideratutako parkeak berrituko dituzte
Beasaingo Udalak Txakur Eredugarri Programa sustatu du “udalerri atsegin, txukun, eroso eta bizigarria” izateko helburuarekin. Horretarako, “animalien jabetza arduratsua” sustatuko du programa berri honekin. Bi fase izango ditu: udazkena bitarte, administrazioak online bidezko ikastaroak denen eskura jarriko ditu jabeen eta maskoten arteko loturak estutzeko. Udazkenetik aurrera, berriz, aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dira jabe eredugarri formakuntza saioaren barnean. Ikastaroa osatzen dutenei txakur heziketa titulu ofiziala emango diete.
Txakurrenganako sentsibilizazio kanpainak ere egongo dira eta udalak adopzio pasarelak antolatuko ditu. Txakurrekin sar daitekeen dendak zigilu batekin identifikatuko dituzte eta ezinezkoa denetan txakurrak uzteko guneak jarriko dituzte.
Ezkiaga auzoko, Urbieta etxearen atzeko eta Zaldizurreta kaleko txakur parkeetan eta Igartzako Monumentu Multzoan hobekuntza lanak egingo dituzte. Hala nola, txakurrei egokitutako iturri gehiago, argiteri hobea eta sarrera irteera gehiago jarriko dituztela iragarri dute.