Juani Exposito ordiziarrak 100 urte bete ditu
Alkatearen eta senideen bisita jaso du Espositok, 100 urte bete dituen egunean.
Juani Exposito ordiziarrak 100 urte bete zituen ekainaren 6an eta Ordiziako alkatea Adur Ezenarro bisitan joan zitzaion. Alkateak, oparitxo bat ere eraman zion Expositori, lora sorta eta Ordiziako irudia. Senitartekoak ere bertan izan ziren, urtebetetze egun berezia denak batera ospatzeko.