Goierriko Jazzaldia bertan behera uztea erabaki dute
Koronabirusak eta honek eragindako egoera ezegonkorra kontuan hartuta, aurtengo jaialdia bertan behera uztea erabaki du Goierriko Jazzaldiaren antolakuntzak.
Ordizia eta Arama artean ospatzen den Goierriko Jazzaldia ez dute egingo aurten. Antolakuntzaren arabera, «bizi dugun egoera konplexu eta sinesgaitz honek» behartu ditu «desio ez genuen erabaki zail bat» hartzera. Irtenbide ezberdinak bilatzen saiatu badira ere, azkenean bertan behera utzi dute. Hala ere, garbi utzi nahi izan dute erabaki horrek ez duela jaialdiaren etorkizuna ezbaian jartzen.