Oianguko udako taberna esleitzeko eskariak bidali daitezke
Udari begira, Ordiziako Udalak berriz ere martxan jarri nahi du Oianguren parkeko 'txiringito' edo kanpoko taberna. Proposamenak ekainaren 18rako aurkeztu behar dira.
Ordiziako Udalak Oianguren parkeko udako tabernaren edo txiringitoaren kudeaketa zerbitzua esleitzeko prozesua abiatu du. Proposamenak ekainaren 18a baino lehen egin behar dira Udalaren Erregistro Elektronikoan. Zerbitzuaren esleipenerako, giza baliabideen eta zerbitzuen kudeaketa plana eta ostalaritza eskoletan lortutako ezagutza baloratuko da.
Baldintza guztiak, Ordiziako Udalaren webgunean daude ikusgai.