Asteburu honetan ospatzekoa zen III. Azatxo Topaketa
Ordiziako Saskibaloi Taldeak antolatutako Azatxo Topaketa ezingo da egin aurten, Covid-19aren eraginez.
Aurtengo Azatxo Topaketa bertan behera geratu da koronabirusa dela-eta. Esklerosi Anizkoitzaren ikerketara bideratu behar zuten ekitaldiari esker irabazitako dirua. Antolakuntzatik, guztion segurtasuna bermatzea lehenetsi dute, eta hurrengo urtera arte uztea erabaki dute. Entrenamenduak eta partiduak ez ezik, 50. urteurrena ospatzeko ekimen guztiak (bazkaria, kontzertuak, lagunarteko partiduak…) ere bertan behera utzi dituzte.
Ordizia Saskibaloi Taldeak zabaldutako oharrean azaltzen den moduan, jokalari guztiei bi kuota eta erdi itzuli zaie. Hurrengo denboraldiko izena emateak jada egin dira eta laster bilduko dira kirol arduradunak 2020-2021 denboraldia prestatzeko.