Positibo berri bat egon da Ordizian
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, koronabirusaren gaitza duen gaixo berri bat antzeman dute Ordizian.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez, Gipuzkoan bi kutsatu berri egon dira azken 24 ordutan. Ordizian eta Donostian bizi dira positibo eman duten bi gaixoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztietan egon dira positibo berriak. Aipatutako Gipuzkoako bi kutsatuez gain, Bizkaian bost gehiago eta Araban beste bi daude.
Datozen egunetan eguneratuko du Hitzak informazioa.