Udako tabernarako proposamenak gaur arte jasoko dira
ORDIZIA // Ordiziako Udalak Oiangu parkeko udako taberna txikia edo txiringitoaren zerbitzua kontratatzeko prozesua zabaldu du. Kontratazioa zuzena izango da, uztailetik irailera bitartean (3 hilabetez) udako zerbitzua eskaini ahal izateko. Proposamenak Udalaren Erregistro Elektronikoan aurkeztu ahal izango dira. Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta bulegoa), 9:00tatik 13:00etara, eta arratsaldez Udaltzaingoan, gaueko 21:00ak arte. Gogorarazi, gaur dela proposamenak aurkezteko azken eguna.












