Lazkaoko herri musika eskolaren azken kalejira

Eskola hau desagertzera doa. Agurtzeko, kalejira eta bazkaria egin dituzte.

Guraso talde batek 1980ko hamarkadan Lazkaon sortu zuen herri musika eskola desagertzera doa. Irailean jada ez du ikasturtea hasiko. Solfeoa eta txistua irakasten zieten han –lehenago, tresna gehiago ere bai–. Musika eskola agurtzeko, kalejira egin dute gaur eguerdian Lazkaon. Ondoren, bazkaria egin dute Orobione jatetxean. Bazkarian Nekane Eskisabel irakaslea omendu dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa