Zopa pertzan jaitsiera San Andres ermitan
San Joan jaiak bertan behera geratu diren arren, herritarrek keinu txiki bat egin nahi izan dute ezohiko festei hasiera emateko.
San Joan jaiak bertan behera geratu diren arren, herritarrek keinu txiki bat egin nahi izan dute ezohiko festei hasiera emateko. Aurten ere San Andres ermitan zopa pertzaren jaitsiera egin dute.
Udalak egitaraua prestatu ez duen arren, festa giroa egon da asteburu honetan Seguran. Aurreko urteetan ez bezala, ez da jende pilaketarik egon, nahiz eta inguruko herrietako jendea gerturatu. Ostiralean mozorrotuta irten ziren segurar asko. Atzo berriz, lagun arteko bazkariak egin zituzten.