Haurrentzako magia ikuskizuna antolatu du Legazpiko Lekanazpi elkarteak
Paul mago gazteak egingo du uztailaren 1ean, elkartean bertan. Aurrez izena eman beharko da.
Lekanazpi elkarteak antolatuta, magia ikuskizuna egingo du Paul mago gazteak uztailaren 1ean, elkartean bertan, Magia, magia eta magia izenburuarekin. Ikuskizunak 30 minutuko iraupena izango du eta 18:00etan hasiko da. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Sarrerak 2 euro balio du eta aurrez erosi behar da https://labur.eus/RKpDX webgunean. Magia ikuskizunaz gain, merienda ere sartzen da sarreraren prezioan.