Munro eta Carvajales, Ampo Ordiziaren jokalari berriak
Ampo Ordizia datorren denboraldirako taldea prestatzen ari da, eta bi fitxaketaren berri eman du dagoeneko. 1. eta 2. lerroa indartu nahi ditu jokalari berri horiekin.
Ampo Ordizia hasia da 2020/21 denboraldia prestatzen. Aurtengo denboraldia gorabehera handikoa izan da Ordiziako taldearentzat, eta koronabirusa tarteko, liga uste baino lehen bertan behera utzi behar izan dute. Datorren urteari begira, ordea, hainbat aldaketa egiten ari da errugbi taldea.ajei da
Datorren urterako bajei dagokionean, Sio Moala eta Taniela Koroi ez dira Altamiran ariko datorren urtean. Talde teknikoan ere izango da hutsunerik, hainbat urtez entrenatzaile lanetan aritu den Aritz Garmendiak agur esan baitu.
Baina badira bestelako berrikuntzak eere, Ampok datorren urteko taldea indartzeko bi fitxaketaren berri eman baitu dagoeneko. Horietako bat da Keegan Munro hego-afrikarra. 2. lerroko jokalaria da, 20 urte ditu, 1,94 metroko garaiera eta 100 kiloko pisua. Golden Lions eta False Bay taldeetan aritu izan da, besteak beste. Egunotan berriz, taldera etorriko den bigarren jokalariaren berri eman du klubak. Diego Carvajales du izena, eta 1. lerroan jokatzen du. 22 urte ditu, 1,83 neurtzen du eta 98 kilo ditu. UBU Colina Clinic, Frantziako Nimes eta Liceo Francés taldeetan aritutakoa da, baita Espainiako selekzioarekin ere.