Tenperatura beroekin dator uda
Solstizioak ez ezik, eguraldiak ere ekarri du urtaroa aldaketu denaren seinalea. Euskalmetek tenperatura beroak iragarri ditu datozen egunetarako. Bihar etzitan, 30 gradura iritsi daitezke termometroak.
Udako solstizioak uda giro betea ekarri du berekin. Pare bat asteko giro desegonkorren ondoren, eguzkia eta beroa etorri dira egunotan, eta iragarpenen arabera, tenperaturek gora egingo dute datozen egunetan. Euskalmetek 28 gradu arteko tenperaturak iragarri ditu gaurko barnealdean; goizean behe-hodeiak izango dira, baina eguerdirako argitzeko joango da.
Berorik handienak bihar eta etzirako aurreikusi dituzte, eta baliteke Goierrin ere 30 gradura iristea. Izan ere, hego-ekialdeko haizea lagun, barnealdean maximoak 30-35º artean ibiltzea espero dute. Zerua oskarbi egongo da; arratsaldean bero-hodei batzuk sor daitezke, baina ez dira lehertuko.
Asteazkenean ere giro beroak jarraituko du, antzeko tenperaturekin. Arratsaldean bero-hodeiak sortuko dira, eta hauek bai, lehertu eta ekaitzak jo dezake barnealdeko eskualdeetan. Ostegun-ostiraletik aurrera espero da tenperaturak berriz ere baretzea, baina beti ere, 23-24 graduren bueltan ibiliko dira.