Goierriko hainbat udalen adierazpenak Harrotasunaren Nazioarteko Egunean
Ekainaren 28an, 1969an Stonewallen izandako istiluak (New York) gogoan harturik, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, intersexualen, queer-en zein sexu-askapenarako bidean daudenen eskubideak defendatzeko.
Aurtengo aldarriak ez dira jendetsuak izango, baina Goierri mailan ere keinu txikien bitartez LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak errebindikatuko dira. Besteak beste, Beasaingo Udalak Igartza jauregia kolorez argiztatuko du gaur gauean. Zaldibian berriz, herriko zebra-bide bat koloreztatu dute, ortzadarra margotuz.
Horrez gain, Lazkaoko, Legorretako, Beasaingo eta Ordiziako udalek LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzionalak zabaldu dituzte.