Ekonomia sozial eta eraldatzaileko topaketa, Legorretan
LEGORRETA // Goierriko ekonomia eta sozial eraldatzaileko topaketa antolatu du Goierriko ESE Sareak. Larunbatean, uztailak 4, egingo dute, 09:30etik 14:00etara, Legorretako Herri Antzokian. Antolatzaileen iritziz, «Covid-19ak areagotutako krisi sozialen aurrean, eredu ekonomiko bizigarri eta iraunkorrago baten beharra inoiz baino ageriago geratu» dela eta, hilabeteak daramatzate «ekonomia sozial eraldatzaileko sarea josten». Larunbatean, orain arte egindakoak partekatu eta hemendik aurrera egingo dituztenak adostuko dituzte.












