Uztailean goizetik egongo da Ataungo liburutegia irekita
ATAUN // Ataungo Udal Liburutegiak udako ordutegia hasi du, uztailaren 1az geroztik. Astean hiru egunetan emango dute zerbitzua, uztailaren 29ra arte: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan (09:00-13:00). Abuztuan itxita egongo da. Liburuak hartzeko deitu edo idatzi egin behar da (943 18 04 78).












