Huntzaren musika eta letra goierritarrak, Euskadiko Orkestrarekin
Huntza musika taldearen 'Olatu bat' abestiaren bertsioa egin du Euskadiko Orkestrak. Aitzol eta Inhar Eskisabel ataundarrek jotzen dute, normalean. Letra, berriz, Ekaitz Goikoetxea bertsolari beasaindarrarena da.
Artelana arlo askotakoa izan liteke. Eta, batek baino gehiagok bat egiten dutenean, oraindik ikusgarriagoa geratzen da emaitza. Entzungarriagoa, kasu honetan. Huntza musika taldearen Olatu bat abestiaren bertsioa egin du Euskadiko Orkestrak, Fernando Velazquez zuzendariak gidatua. Josune Arakistain abeslariaren ahotsari ganbera-musika erantsi diote.
Huntzarekin lotutako gauza askok bezala, goierritar ukitua du lan honek ere. Aitzol eta Inhar Eskisabel ataundar musikariek ez dute parte hartu oraingoan. Baina Ekaitz Goikoetxearen hitzezko sorkuntzak bai. Duela lau urte sortu zuen bertsolari beasaindarrak Olatu bat abestiaren letra. “Opari zoragarri-zoragarria” dela adierazi du Goikoetxeak berak. “Ohore ikaragarria da niretzat duela lau urte sortu nituen letrek horrelako olatua aurkitu izana”.
Xilema diskoko 7. abestia da Olatu bat.
Olatu bat abestiaren letra (egilea: Ekaitz Goikoetxea):
Egur eta ohol finez
Patuaren eraginez
Egur eta ohol finez
Partitzeko munduminez
Haizeari putz eginez
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Ez lo kanta ez olerki
Intziriak ereserki
Ez lo kanta ez olerk
Intziriak ereserki
Egunsentiz-egunsenti
Hemen bihar gaur da beti
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Zirrikituz-zirrikitu
Mapa dute erdibitu
Zirrikituz-zirrikitu
Mapa dute erdibitu
Baina nahiz ez iruditu
Urak ere mugak ditu
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Olatu bat bi olatu
Zenbat bihotz mutilatu
Olatu bat bi olatu
Zenbat bihotz mutilatu
Senatari diputatu
Nola gauden begiratu
Ta eskuak ondoratu
Ez gaitezen hondoratu
Ta eskuak ondoratu
Ez gaitezen hondoratu
Ta eskuak ondoratu
Ez gaitezen hondoratu
Ta eskuak ondoratu
Ez gaitezen hondoratu
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa
Triste dago Lur osoa
Ta lur jota itsasoa