Ordizian koronabirus kasu bat baieztatu dute, bi egunean Goierrin bigarrena

Covid-19 birusak kutsatutako lagun bat atzeman dute Ordizian, Osakidetzan bart gauerdian zabaldutako datuen arabera.

Ordiziako kalea. /Ariane Vierbücher

Koronabirusaren alarma egoera bukatu ondoren, Goierriko  bigarren kasu positiboa Ordizian baieztatu da. Osakidetzak atzoko datuak zabaldu ditu, eta bi egunean bigarren aldiz, Goierriko kasu bat agertzen da zerrendan. Ordizian atzeman dute Covid-19arekin kutsatutako kasua. Duela bi egun, Urretxun atera zen aldi berriko lehen positiboa.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo 15 kasu gehiago zenbatu zituzten. Uztaila hasi denetik, hiru egunean 31 kasu gehiago daude. Maiatzaren 31n lortu zen positiborik gabeko lehenengo eguna izatea, martxoaren lehenaz geroztik. Harrezkero, baina, ekainean zehar egunero azaldu dira koronabirusa duten kutsatuen kasuak; orain arteko gehien, ekainaren 12an, 21 kasurekin.

Oinarrizko birsorkuntza tasa 1etik gora kokatu da, azken egunetan. EAEn, 1,09 da. Adituek, izurritea ez zabaltzeko tasaren sabaia 1ean jarri ohi dute.

Ordizian, atzoko positiboa batuta, denera 81 lagunek izan dute edo daukate koronabirusa, ofizialki. Urretxun, asteazkenekoa gehituta, 23k izan dute. Osakidetzaren datuen arabera, hauek dira Goierriko herrietako kutsatu kopurua eta hildakoak:

Herria Positiboak Hildakoak Hilkortasun tasa
Altzaga 1 0  
Arama 2 0  
Ataun 5 0  
Beasain 57 6 10,5
Ezkio eta Itsaso 1 0  
Idiazabal 5 0  
Itsasondo 2 0  
Lazkao 17 0  
Legazpi 28 1 3,6
Legorreta 7 1 14,3
Mutiloa 3 0  
Olaberria 1 0  
Ordizia 81 24 29,62
Ormaiztegi 2 0  
Segura 3 0  
Urretxu 23 1 4,34
Zaldibia 4 1 25,0
Zegama 6 0  
Zumarraga 82 15 18,3

Ordiziako kalea. /Ariane Vierbücher

 

Uztailaren 4ko buletina (PDF)

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa