Bertso bazkaria egingo du Gaztetxeak larunbatean
Joanes Illarregi eta Ane Zuazubiskar bertsolariek girotuta, bazkaria egingo dute Legazpiko Gaztetxean. Tiketak ostiralean erosi behar dira.
Legazpiko Gaztetxeak bertso bazkaria egingo du larunbatean, uztailak 11, Joanes Illarregi eta Ane Zuazubiskarrekin, 14:00etan hasita. Tiketak 10 euro balio du, eta ostiralean erosi behar da, pintxopote garaian.