Bakartuta dauden pertsonen hondakina errefusera bota behar dira
Sasieta mankomunitateak eskatu du koronabirusak jota bakartuta dauden pertsonen hondakinak errefusara botatzeko, inolako bereizketarik gabe
Koronabirusak jota bakartuta edo berroegeialdian dauden herritarren hondakinak errefusera bota behar direla azpimarratu du Sasieta mankomunitateak. Debekatuta daude hondakinak birziklatzeko edukiontzietara botatzea eta edukiontzien kanpoan uztea, mankomunitateko langileen osasuna arriskuan jartzen baita.
Gainerako herritarrei birziklatzen jarraitzeko deia egin diete. Halere, gogoratu dute musukoak, latexezko eskularruak eta betaurreko babesgarriak ez direla edukiontzi horira bota behar, errefusera baizik.