Beasaingo Udalaren app-ak 3.000 deskargako langa gainditu du
Urtebetean 3.000 deskarga baino gehiago izan ditu. Udalaren eta herritarren arteko harremana zuzenagoa izatea da app-aren helburua
Beasain app-ak 3.000 deskargak gainditu ditu. Urtebete inguru darama eskuragarri, eta horrenbeste deskarga izatea “arrakastaren froga” dela azpimarratu dute udaletik.
Beasaingo Udaleko komunikazio arloak udaletxearen eta herritarren arteko distantziak txikitzeko atera zuen app-a. “Gardentasuna, informazio zuzena, gertutasuna eta udalarekin harremana erraztuko duen aplikazioa” dira app-aren ildo nagusiak. Esaterako, alarma egoera indarrean egon denean aplikazioaren deskargek gora egin dute herritarrek informazioa jasotzeko mugikorra erabili dutelako.
Aplikazioa udal webari lotuta dago eta ohar eta interes bereziko informazioa bat batean iristen da patrikara. Halaber, udal tramiteak egiteko aukera ere badago, baita ere agenda, inzidentzien berri emateko aukera, TAO zerbitzua ordaintzeko txokoa…