BKL-k hausnarketa prozesua abiatu du

Saskibaloi taldeak etorkizunerako bidea zehaztu nahi du eta bilera irekiak antolatu ditu, Igartza Jauregian

BKL-ko jokalari eta zuzendaritzako kideen gaur Beasainen atera duten taldeko irudian. Arg.: BKL

BKL-k etorkizuna zehaztu nahi du eta bilera irekiak antolatu dituzte horretarako. Igartza Jauregian elkartuko dira, 19:00etan, bost multzotan banatuta: zuzendaritza; jokalari eta entrenatzaile ohiak; bazkideak, laguntzaileak eta instituzioak; gurasoak; jokalariak. Batzarrak bihar hasiko dira eta datorren astera arte luzatuko dira.

Nortzuk: Noiz:
Zuzendaritza Uztailak 14, 19:00etan.
Jokalari eta entrenatzaile ohiak Uztailak 15, 19:00etan.
Bazkideak, laguntzaileak eta instituzioak Uztailak 21, 19:00etan.
Gurasoak Uztailak 22, 19:00etan.
Jokalariak Uztailak 23, 19:00etan.

Antolaketa lanak errazteko aurrez parte hartzea konfirmatzeko eskatu dute arduradunek. Horretarako, dokumentu hau bete behar da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa