Igartzako bisita gidatu tematizatuak etzi hasiko dira
Txangoak hiru bloketan banatu dituzte: emakumeen presentzia Igartzan, industriaren hastapenak Igartzan, eta bisita mitologikoa. Bi hizkuntzetan izango dira bisitak
Igartza Monumentu Multzoko bisita gidatu tematikoak etzi hasiko dira, Emakumeen presentzia Igartzan txangoarekin. Euskaraz izango da lehen ibilaldia, eta etzidamu gaztelaniaz egingo dute. Datorren astean Industriaren hastapenak Igartzan txangoaren txanda izango da eta, segidan, bisita mitologikoarena. Abuztuan bisita gidatuak errepikatu egingo dituzte.
Emakumeen presentzia Igartzan | ||
Uztailak 15 eta abuztuak 5, asteazkena | 17:00etan | Euskaraz |
Uztailak 16 eta abuztuak 6, osteguna | 17:00etan | Gaztelaniaz |
Industriaren hastapenak Igartzan | ||
Uztailak 22 eta abuztuak 12, asteazkena | 17:00etan | Euskaraz |
Uztailak 23 eta abuztuak 13, osteguna | 17:00etan | Gaztelaniaz |
Bisita mitologikoa | ||
Uztailak 29 eta abuztuak 19, asteazkena | 19:00etan | Euskaraz |
Uztailak 30 eta abuztuak 20, osteguna | 19:00etan | Gaztelaniaz |
Bisita gidatu bakoitzaren prezioa lau eurokoa izango da. Era berean, segurtasun neurriak bermatzeko, aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen dute arduradunek. Horretarako igartza@beasain.eus helbidera idatzi behar da edo 943 08 77 98 telefonora deitu behar da noiz eta zenbat joango diren zehazteko.
Uztailaren 17an eta 31n eta abuztuaren 14an eta 28an, 17:00etan, Igartzako Errotan talo ikastaroa egingo dute. Bertaratzeko ere izena ematea gomendatzen da eta prezioa lau eurokoa da.