Ordiziako kudeaketa saritu dute herritarrek bozetan
Ordizia izan da hauteskunde kanpainan zehar, foko informatibo nagusietako bat. COVID-19ak eragindako egoera zailari ondo erantzun dio udalak, eta herritarrek babestu egin dute.
COVID-19ak markatutako hauteskunde kanpainan zehar, foko guztiak Ordiziara begira jarrita egon dira, kasu berrien agerpenak hasi zirenetik. Egun zailak izan dira Ordiziako udal gobernu taldearentzat, kudeatzen erraza ez den egoera bati egin behar izan diote aurre, erabaki zailak hartuz. Komunikazioan asmatu dute, ordea, eta baita herritarrengandik gertu egoten ere.
Hauteskundeetan garbi ikusi da herritarrek kudeaketa horren emaitza saritu dutela. Atzoko emaitzak duela lau urtekoekin alderatuta, aldeak nabarmenak dira. 2016ko bozetan EAJk ehun botoko aldearekin irabazi zion EH Bilduri Ordizian. Aurten, ordea, EH Bildu izan da, ia 500 botoko aldearekin, garaile. Koalizio abertzaleak 230 boto irabazi ditu 2016koen aldean.
Adur Ezenarrok berak eskertu egin du herritarrek emandako babesa, sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez. Bere lantaldea eta udal langileak ere izan ditu gogoan: “eskerrak ez ezik, nire begirune eta miresmen osoa adieraztea ezinbestekoa da, eurei, eta egunotan hurbildu zatzaizkidan ordiziar guztiei“.
#U12hauteskundeak EH Bilduk 2016an baino 230 boto gehiago eskuratu ditu #Ordizia-n, eta EAJk 356 gutxiago. Parte hartzea %55,95ekoa izan dahttps://t.co/FIi6ZJIn1q
— Berria.eus (@berria) July 12, 2020
Egun hauetako laburpena izan da gaur goizean topatu dugun pankarta hau, errealitatearen isla delako. Iceberg baten moduan, ni ikusi banauzue ere, urazalean ikusten den zati horri urazpikoak eusten dion moduan, ni ere ezkutuan egon den lantaldeak eutsi nauelako pic.twitter.com/m38P8zDqMu
— Adur Ezenarro (@adurezenarro) July 12, 2020
Ba niretzat kanpainako aurkikuntza nagusia @adurezenarro da, nahiz eta hautagai ez izan. Komunikatzaile trebea eta politikari arduratsua (eta maskara dotoreen erabiltzailea!).
— Nagua Alba (@NaguaAlba) July 12, 2020