Urtsuaran errekako hiru presa bota eta Mateo Mujika kalea partzialki itxiko dute
Errotagaina pareko, Igarondo aurreko eta Floreaga atzeko presak eraitsiko dituzte. Diputazioak egindako ikerketa baten arabera, presa txikiek arrain espezie batzuen migrazio prozesuak oztopatzen ditu.
Bihar hasiko dituzte Idiazabalgo Urtsuaran errekako hiru presa botatzeko lanak. Errotagaina pareko, Igarondo aurreko eta Floreaga atzeko presak eraitsiko dituzte. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hainbat ibaitan egindako ikerketaren arabera, presa txikiek arrain espezie batzuen migrazioan arazoak sortzen dituzte. Ondorioz, arrainak pasatzeko arrapalak eta eskalak eraikitzeko proiektuak jarri ditu martxan diputazioak, eta horietako bat Idiazabalen egingo dute.
Presak eraisteko lan horiek direla eta Mateo Mujika pasealekua itxiko dute partzialki.