Idiazabalgo indiano etxeetan jarritako irudiak puskatu dituzte
Pilarreneak 100 urte bete dituela gogorarazteko irudiak puskatuta agertu dira. Udalak salatu du "jarrera hauek onartezinak" direla
Idiabalgo indianoek herrian izandako garrantzia gogoratzeko hainbat irudi jarri zituzten, besteak beste, Pilarrenea etxean, ehun urte bete dituela eta. Irudi horietako batzuk puskatu egin zituzten atzo, ezezagunek. Udalak salatu du “denon kontra doazen jarrera hauek onartezinak” direla.