Pertsonaia ezagun ugarik bat egin dute 'Maskara Beti' kanpainarekin
Maskararen erabilerak duen garrantziaz ohartarazteko kanpaina jarri du martxan Foru Aldundiak. Gipuzkoa mailako pertsonaia ezagun ugarik bideoa grabatu dute; tartean hainbat goierritar daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiak maskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abiarazi du, Maskara Beti lemapean. “Elkartasunez jokatuz, den-denok gure onena jarriz eta erantzukizun pertsonal eta kolektiboari eutsiz, Maskara Beti” erabiultzeko deia egin dute, hori baita “modurik eraginkorrena elkar ez kutsatzeko eta berragertzeak eragozteko”. Kanpaina horrekin Gipuzkoa mailako hainbat pertsonaia ezagunek bat egin dute, eta bideoa zabaldu dute, gizartea kontzientziatzeko. Hainbat goierritarrek ere parte hartu dute bertan, tartean Joxeina Etxeberria irrati esatariak, Paula eta Aitana Etxeberria ahizpek (Twin Melody) edota Ane Etxezarreta futbolariak.