'Urmuga' zeharkaldiko kontzertua Lareon egingo dute gaur
Euskal Herria mendebaletik ekialdera ur isurialdeen banalerrotik zeharkatuko duen Urmuga ekimena Goierrin da. Atzo Urbiako zelaietan musika kontzertua egin ondoren, gaur Lareon (Aralar) izango da. Musika eta mendizaletasuna uztartu dituzte, herrialdetasun eta batasunarekin batera. Lareoko kontzertua gaur 18:00etan hasiko da, eta aurrez izena eman beharra dago urmuga.eus webgunean. Lareon 10 euro ordaindu behar da. Oinez joan behar da Lizarrustitik. Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus orkestra, Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarra, Gorka Benitez saxo jotzailea eta Juantxo Zeberio pianistak ariko dira.












