Lanuztea egingo dute CAFen Zalduaren atxiloketa salatzeko
BEASAIN // CAFeko langile batzordeak lanuztea antolatu du gaur, 10:00etatik 11:00etara, eta elkarretaratzea egingo dute biltegi nagusian Itsaso Zaldua preso ohiaren atxiloketa salatzeko. Zaldua atzo goizaldean atxilotu zuten Hernanin, lanera zihoala. Auzitegi Nazionalak auzia sekretupean mantendu du; 2001-eko hilketa batekin lotu du Auzitegi Nazionalak. Hernaniarra CAFeko langilea da, zehazki, Beasaingo lantegiko logistika sailekoa.













