San Migel eliza ezagutzeko bisita gidatua, igandean
IDIAZABAL // Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak antolatuta, San Migel elizaren sekretuak izeneko bisita gidatua egingo dute igandean, 17:30ean hasita. Ordubeteko iraupena du bisitak eta dohainikizango da. Gaztaren Museoan elkartuko dira izena eman duten bisitariak. Abuztuaren 16an eta 30ean ere egingo dute bisita elizara.













