II. Goilurrak Rallya martxan da
Lazkaoko Ikulluk eta Azkoitiko Errebueltiek elkarlanean bigarren aldiz antolatutako II. Goilurrak Rallya gaur hasi da. Segurtasun distantziak mantendu daitezen, asistentzia gunea Olaberriko Zirkuituko zabalgunera aldatu dute.
Lazkaoko Ikulluk eta Azkoitiko Errebueltiek antolatu dute Goilurrak Rallyaren bigarren edizioa. Aurten bizi dugun egoera berria dela eta, hainbat aldaketa egin beharra izan dituzte. Besteak beste, Olaberriko Zirkuituan egingo dituzte asteburu honetan egiaztapenak eta bertara gerturatuko dira gidariak ibilbide bakoitza amaitu ondoren.
Iaz, egun berean 8 erlojupeko egin zituzten. Aurten, ordea, bi egunetan egingo dute. Mandubitik gora bost erlojupeko egingo dituzte gaur, 15:00etatik iluntzeko 21:00ak arte. Bihar berriz, bi txanda egingo dituzte Mutiloa, Gabiria eta Zerain artean, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak arte.
Denborak hurrengo webgunean egongo dira ikusgai: www.tiemposonline.com