San Adrian igarobidean indusketak zuzenean
Andueza parketxeak Aizkorri-Aratz natura-parkea ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Bertan indusketa arkeologikoa zuzenean ikusteko aukera egon da.
Andueza parketxeak Aizkorri-Aratz natura-parkea ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Bertaratutakoek indusketa arkeologikoa zuzenean ikusi ahal izan dute. Gainera, Alfredo Moraza arkeologoaren eskutik, bertan egindako azken aurkikuntzen berri eta igarobidearen historiaren berri izan dute.
Aldaola aparkalekutik abiatuta, Gizatearen Ondarea den San Adriango tunelean egin dute lehen geldialdia. Aranzadi Zientza Elkarteko kideak indusketa arkeologikoa egiten zuten bitartean, txangoan parte hartu dutenek bertako natura parketxearen historia ezagutzeaz gain, arkeologoen lana gertutik ikusteko aukera izan dute. Historiaurreko gizakien bizimoduaren frogak izan dira mintzagai, besteak beste.
Prebentzio neurriak
Izena eman dutenek hainbat prebentzio neurri hartu beharra izan dituzte ibilbide osoan zehar. Geldirik egonda segurtasun distantzia bermatzea ezinezkoa zenean, musukoaren erabilera nahitaezkoa izan da. Horrez gain, hidrogela uneoro egon da erabilgarri.