Unai Mendia beasaindarra, Rayoko bigarren entrenatzailea
Andoni Iraola entrenatzailearekin batera joango da Burgosko Mirandesetik Madrilgo futbol taldera ere. Bigarren mailan ariko dira.
Beasaingo Unai Mendiak urrats bat gehiago egin du futbol entrenatzaile ibilbidean. Azkeneko denboraldian Burgosko Mirandesen Andoni Iraola entrenatzailearen laguntzaile izan ondoren, Madrilgo Vallecaseko Rayoren ardura hartuko dute biek denboraldi berrian. Bigarren mailako taldea da Rayo. Ametsak betetzen jarraitzen du beasaindarrak.