Alex Aranburu zazpigarren Milan-San Remon
Gorka Izagirre ere aurrean iritsi zen, eta ormaiztegiarrak egindako lanari eskeri, ezkiotarrak emaitza bikaina lortu du Italiako klasiko ospetsuan.
Udaberrian jokatu ohi den txirrindularitzako klasiko garrantzitsuetako bat atzo jokatu zen Italian, Milan eta San Remo artean. 305 kilometroko lasterketa izan zen aurten. Van Aert eta Julian Alaphilipperen arteko esprint ikusgarrian, Jumbo taldeko Van Aert nagusitu zen. Dena den, goierritarrentzat, bi segundora iritsi zen tropelean zegoen interesa, bi goierritar iritsi baitziren. Zazpigarren sartu zen helmugan Astana taldeko Alex Aranburu ezkiotarra, talde bereko Gorka Izagirre ormaiztegiarraren laguntzari esker. Izagirrek 22. postua lortu zuen.