Idiazabalgo Udalaren arabera, azken egunetan udal igerilekuan gauez zenbait pertsona sartu dira berriro ere.
"Ertzaintzaren aldetik gauetako behaketek jarraituko dute, eta aurrerantzean identifikatzen diren pertsonei dagokien isuna ezarriko zaie. Isunak, larritasunaren arabera, 1.000 euro artekoak izan daitezke".
Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, azken egunetan udal igerilekuan gauez zenbait pertsona sartu dira berriro ere (argazkian, ostiral goizeko irudiak). Ondorioz, bart Ertzaintzak zortzi pertsona identifikatu ditu, tartean adin txikikoak. “Ertzaintza adin txikikoen gurasoekin harremanetan jarriko da, eta udaletik adinez nagusi direnei kargu hartuko zaie”.
Era berean, “Ertzaintzaren aldetik gauetako behaketek jarraituko dute, eta aurrerantzean identifikatzen diren pertsonei dagokien isuna ezarriko zaie. Isunak, larritasunaren arabera, 1.000 euro artekoak izan daitezke”.
Debekatuta
Udalak gogoratu duenez, “igerilekura itxita dagoenean sartzea debekatuta egoteaz gain arriskutsua da, eta bertako elementuak ez errespetatzea erabiltzaile eta bertako langileen aurkako errespetu falta onartezina da. Udaletik halako egoerak eta jarrerak behin betiko buka daitezen neurriak aztertuko dira”.