22 positibo kasu atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin asteburuan
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 22 kasu berri atzeman dituzte Goierrin abuztuaren 8tik gaurdaino
Euskal Herria bizitzen ari den bigarren olde epidemikoa Goierrin ere nabari da. Osasun Sailak hogeita bi kasu positibo atzeman ditu eskualdean abuztuaren 8tik gaurdaino, hain zuzen ere: 5 Beasainen, 1 Gaintzan, 1 Itsasondon, 2 Lazkaon, 1 Legazpin, 1 Legorretan, 3 Ordizian eta 8 Zegaman. Osasun krisia hasi zenetik, 457 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 177 positibo berri zenbatu ditu Osasun sailak abuztuaren 8tik gaurra, Araban 168 eta Bizkaian 713. Euskal Autonomia Erkidego mailan 12 eri izan dira ZIUn ospitaleratuak, eta 12 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 90 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/07 –—— 08/10
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 64………………+5
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 0……………….+1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 6
ITSASONDO ………. 6………………+1
LAZKAO …………… 23………………+2
LEGAZPI ………….. 31……………….+1
LEGORRETA ……… 12……………..+1
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 139………………+3
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 26
ZALDIBIA …………. 7
ZEGAMA …………… 10………………+8
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 86
GOIERRI …………435……………..457(+22)