Atzo hasi zuen Carlos Moranek 3000km x Nahia erronkaren azken fasea
3000km x Nahia erronka solidarioko azken 1.000 metroak atzo hasi zituen Carlos Moranek, oraingo honetan asfaltoan korrika
Sei egunez bizikletako fasean aritu ostean, pasa den larunbatean amaitu zuen Carlos Moranek bere herrikoa den Nahia Gomez gaztetxoaren giltzurruneko gaixotasuna ezagutzera emateko erronkaren bigarren zatia.
Behin hau amaituta, atzo hasi zen 3000km x Nahia erronkaren azken 1.000 metroak egiten, oraingo honetan asfaltoan korrika. Carlosek azken fase hau bi astetan burutuko duela jakinarazi dute erronkarako sortutako Facebook eta Instagram kontuetan; hemen egiten dute faseen egunez eguneko jarraipena.
Gogorarazi, abuztuaren 24an Zegama-Aizkorriko 24. itzulia egingo duela. Honekin emango dio amaiera 3000km x Nahia erronka solidarioari, eta horretarako herritarrei dei egin die maratoi horretan parte hartzera. Azkeneko maratoi hau patxadaz egiteko asmoa du, bere lehentasuna mundu guztiak parte hartzeko moduko ibilbide bat egitea baita.