Fredi Pelaez eta Eneko Dorronsororen kontzerturako gonbidapenak agortu dira
Pasa den ostiralean eskuragarri jarri zituzten 36 sarrera-gonbidapenak gaur agortu dira
Igartza jauregiko aforoa mugatua dagoela kontuan hartuta, soilik 36 sarrera gonbidapen jarri zituzten eskuragarri Fredi Pelaez lazkaotarrak eta Eneko Dorronsoro ataundarrak eskainiko duten kontzerturako, eta gaur agortu dira guztiak.
Abuztuaren 27an elkartuko dira Igartza jauregian “Agirre” deituriko beraien azken lana aurkezteko. Gonbidapenik gabe geratu direnei, gogorarazi Goierri Telebistak kontzertua grabatuko duela eta kontzertuaren hurrengo astean Beasaingo udalaren YouTube-ko kanalean ikusgai egongo dela.