Ataungo baserritar bat ospitalera eraman dute traktorearekin istripua izan ondoren
Laustierreka auzoan gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute 56 urteko ataundarra.
Ataungo Lauztierreka auzoan gertatu da istripua gaur, 15:15ak aldean. 56 urteko baserritarrari traktorea itzuli, gainera erori eta azpian harrapatuta geratu da. Suhiltzaileen laguntza behar izan dute baserritarra ateratzeko. Anbulantzian Donostiako Ospitalera eraman dute zauritua.