Errugbi denboraldiaren hasiera urriaren 11ra atzeratu dute
Hirugarren balizko data bat ere aurreikusia du Espainiako Federazioak: azaroaren 15a. Julen Goia errugbi jokalarien APOME sindikatuko gidarietako bat da.
COVID-19ak baldintzatutako giro honetan, ziurgabetasuna da nagusi. Errugbia ez da gutxiagorako. Hasiera batean 2020-2021 errugbi denboraldia irailaren 20an hasiko zela iragarri bazen ere, Espainiako Errugbe Federazioak ia hilabete atzeratu du balizko hasiera: urriaren 11ra.
Egoerak hobera egiten ez badu, beste data bat ere badu eskuartean: azaroaren 15a.
APOME sindikatua
Errugbiko gaiekin jarraituz, hainbat errugbi jokalarik APOME sindikatua sortu dute eta Ampo Ordizia taldeko Julen Goia idiazabaldarra izango da gidarietako bat.