Beasaingo Igartzako Industriaren hastapenak ezagutzeko bisita gidatua
Beasaingo eta Goierriko egungo egoera industriala ezagutzeko bisita gidatua egin zuten atzo
XX. mendean emango zen industrializazio prozesuaren hastapenak ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da XVI.
Mendetik aurrera sorturiko azpiegitura aurre industrialen historia/jatorria ezagutzea.
Hori dela eta, Igartzako Monumentu Multzoak aurre industriaren eta honen hastapenen inguruko bisita gidatu tematikoa antolatu zuen bart. Bertako monumentu multzoan industriarekin loturiko aztarna eta monumentu ezberdinak ikus daitezke, esaterako burdinola eta errota.
Errotan XVI, XVIII, eta XX. mendeko elementu industrial ezberdinak aurki daitezke. Hasteko gariaren alea eraldatzeko eta irina sortzeko errota hidraulikoa mantentzen da, bertako turtukiak, ur kanalak eta ardatzak martxan jarriz. Bestalde, XX. mendeko turbina hidrauliko bat ere kontserbatzen da. Turbina honi esker lortu zuten elektrizitatea errotako langileek, honi esker ogiaren ekoizpen prozesua azkartu eta modernizatuz. 1970. Hamarkadako labe elektrikoa ere kontserbatzen da bertan, “Hornos Arcauz” etxekoa izanez.
Bestalde XVIII. mendeko Burdinola ikusteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Burdin minerala Zeraingo eta Mutiloako minetatik ekartzen zuten, ondoren Igartzako burdinolan eraldatu ahal izateko.
Gogorarazi, Igartzako Monumentu Multzoak beste zenbait bisita ere antolatu dituela, esaterako talo tailerra abuztuaren 14an eta 28an, edota bisita mitologikoa abuztuaren 19 eta 20an. Bisita hauetara joateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzita edota 943087798 telefono zenbakira deituta.